Irene Velasco Caderot

Okupazio Terapian Graduatua Burgoseko Unibertsitatean.

Okupazio Terapeuta gisa  hainbat arlotanegin du lan, baina gaur egun arreta goiztiarrean eta Apnabiko (Autistmoaren Espektroko nahasteak dituzten Familien Elkartea) zerbitzuetan dago.

Osasun mentalean, arreta goiztiarrean eta hezkuntzan egin du lan, eta azken bi horietan oinarritu da bere ibilbide profesionala. TEArekin, TDAHrekin eta neuro-garapenaren edo ikaskuntzaren beste nahasmendu batzuen esku hartzean esperientzia du, zentzumen-integrazioan eta ikaskuntza-metodologia ezberdinen irakaskuntzan oinarritutako terapiak erabiliz.

Bere lanaren oinarria Okupazio Terapia da, dibertsitate funtzionala duten haurren osasuna, ongizatea eta independentzia sustatzen saiatzen den diziplina. Okupazio Terapiaren bidez, haurraren eta nerabearen Eguneroko Bizitzako Jarduerak (EBJ) garatzea eta hazkunde pertsonalean parte hartzea ahalbidetzen duten trebetasunak lantzen dira.

Itzuli