Jone Murua

Psikologoa naiz, eta kontsulta pribatuetan 3 urte daramat lanean. Osasun orokorreko psikologoa naiz, eta Abatxiki proiektura logopeda ekipoa gisa nator. Geure buruek nola funtzionatzen duten eta hori nola landu oso interesgarri egiten zait. “Haur bakoitza mundu bat da” esan ohi da, eta horrela egiten dut lan, zailtasun eta gatazka bakoitza bakar eta berezi ulertuz. Emozio eta sentimenduei merezi duten espazioa eman behar zaie, hauek direlako aldaketarako bidea markatzen digutenak

Haur eta nerabeekin esku-hartze sistemikoan masterra egin nuen Chiquillos y en el Campo elkartean (2020), eta baita Psikologiako Osasun Orokorreko masterra ere EHUn (2020). Guzti honek haurrekin lan egiteko modu zabal eta orokor bat eskaini zidan, eta haur bakoitzaren inguru osoak duen garrantziaz jabetu nintzen. Garapenean azaldu daitezkeen nahaste desberdinak haur eta familiei azaltzeaz gain, hauei nola aurre egin laguntzea bilatzen dut.

Formakuntza dut AENan (Eitan), neurodibertsitateak ekar ditzakeen behar bereziak identifikatu eta haurraren bizimodura moldatzen. Haur eta nerabeekin sor daitezkeen gatazken ebazpenean espezializatuta nago.

Volver